domingo, 26 de diciembre de 2010

Zotz egiteko

Martin Bonbin
Errege eta sorgin
Tipula eta gatza
Martin ipurdi latza

Hau bezalako formulak dira haurrek erabiltzen dituztenak jokoen paperak banatzeko, jokoari hasiera nork emango dion jakiteko, txandak jartzeko...




martes, 21 de diciembre de 2010

Antzezteko prest!!

Asko dira eskolan antzezlan bat aurkezteko ematen diren egoerak: kultur astean, gabonetan, ikasturte bukaera jaian…
Ikasleekin obra bat prestatzeko komenigarria da antzezteko testuak eskuragai izatea, eta hau da, hain zuzen ere, honen helburua.

domingo, 19 de diciembre de 2010

Irakurketarako gomendioak

Atera berria den eta oraindik bero bero dagoen Calco aurkeztu nahi dut hemen.
Firak 2010-2011 ikasturterako haurrei eta gaztei zuzendutako kalitateko liburuen gomendioak biltzen ditu aldizkari honen 14. zenbakiak

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Ahokorapiloak

Haurrei izugarri gustatzen zaie hitzekin jolastea, soinu errepikapenak, erritmo aldaketak... Horretarako aukera ona eskaintzen digute ahokorapiloek,  haurren mingaina askatzeko eta hizkuntzarekin gozatzeko.

martes, 14 de diciembre de 2010

Gazteak ere euskaraz


Gazte garaian finkatzen dira hizkuntza ohiturak. Honen inguruko hausnarketa egiteko asmoz 3 sketch grabatu ditu Donostiako Zurriola Antzezki Eskolak. Izan ere Donostian 24 urte bitarteko gazteen %90 euskalduna da edota Euskara ulertzen dut baina, ez dute erabiltzen.


Sketch hauek ikasleekin ikustea baliagarrai izan daiteke beraiek ere hausnarketa egiteko eta beraien
euskararekiko motibazioa pizteko.



lunes, 13 de diciembre de 2010

Kontu kontari ipuinak kontatuz

Ipuinak entzuteko eskubidea dute haurrek, bereziki irudimena eta espiritu kritikoa bultzatzen dituztenak.

Haurrek badute eskubidea eskolan irakasleek ipuinak irakur diezazkieten irakurketarekin goza daitezen. Ipuin bilduma hau mimo eta maitasun handik egina dago eta  aukera ezin hobea eskaintzen digu egunero gure ikasleei ipuin bat kontatzeko. Mi

Liburuak oparitzeko

Mondragon Unibertsitateak 1989an  argitaratu zuen lehen Irakur Gida eta geroztik, urterik-urte, hutsegin gabe, argitaratzen joan da urte bakoitzari dagozkion liburuak komentatuta eta adinaren arabera sailkatuta.

Irakur Gida, talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza eta bilketa da. Haur eta Gazte Literaturan euskaraz urtean zehar argitaratzen diren liburuak lan talde batek irakurri ondoren, irakurketa taldean aztertuta, hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa, tonua, erritmoa, gaiari ematen zaion tratamendua… kontuan hartuz osatzen da.

Irakur Gidan agertzen den adina orientagarria besterik ez da, bilakaera-erritmoak, haurren zaletasunak… sailkaezinak baitira. Haurrek liburuen aukeraketa librea egitea funtsezkoa dela irakurketaren grina piztu dadin.

Gabonak garaia aproposa da liburuak oparitzeko, gurasoei gomendioak luzatzeko Irakur gida hauei begirada bat botatzeak merezi du.

domingo, 12 de diciembre de 2010

Olentzerori ongi etorria emateko

Gabonak hurbil ditugunez ikastetxeetan irakasleek zein ikasleek eguneroko lanak Olentzeroren inguruan antolatzen dituzte.

Olentzerori ongi etorria emateko gelak apaingarriz betetzen dira, kantak prestatzen dira, ikasle guztiek opariak eskatzeko  gutuna bidaltzen diote... 

Festa hauen inguruko kantak, asmakizunak, leloak… gela guztietan lantzen dira eta eskolako hormak horiekin alaitzen dira.

Horrelakoak dira hemen aurkituko dituzunak, zure gelako ikasleekin lantzeko, hamaika ideia eta materiala prest dituzu erabiltzeko.