lunes, 13 de diciembre de 2010

Liburuak oparitzeko

Mondragon Unibertsitateak 1989an  argitaratu zuen lehen Irakur Gida eta geroztik, urterik-urte, hutsegin gabe, argitaratzen joan da urte bakoitzari dagozkion liburuak komentatuta eta adinaren arabera sailkatuta.

Irakur Gida, talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza eta bilketa da. Haur eta Gazte Literaturan euskaraz urtean zehar argitaratzen diren liburuak lan talde batek irakurri ondoren, irakurketa taldean aztertuta, hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa, tonua, erritmoa, gaiari ematen zaion tratamendua… kontuan hartuz osatzen da.

Irakur Gidan agertzen den adina orientagarria besterik ez da, bilakaera-erritmoak, haurren zaletasunak… sailkaezinak baitira. Haurrek liburuen aukeraketa librea egitea funtsezkoa dela irakurketaren grina piztu dadin.

Gabonak garaia aproposa da liburuak oparitzeko, gurasoei gomendioak luzatzeko Irakur gida hauei begirada bat botatzeak merezi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario